Alai gaztetxo bat zen
aurpegi lehuna
bihotza aratza
lapurdiko herrietatik zebilen
kantuak banatzen
ez zakien besterik egiten
ez zion besterik irakasten
Alta zoriontsu bizi zen
Libera bat edo birekin janaria erosten
Bere hatz mehetatik
Musika tresnen gainean xirrixtatzen
Guttiren beharrean, guttiz asetzen
Musikaz goxatzen
Zueri pentsatzen dut
Zuen kantuak nahiz ta ez entzun
Izan duzue falta zaidana
Zuen pasioaz hartzeko kuraia
Zuen bizimoldea
Egiazki artista batena
Eszena pollitenetatik hain urrun
Ez zaiteztela urtu
ARTEA jalgi hadi plazara
KALEA izan hadi galeria
ESKOLAN aski da geldotasuna
DENERI orain sortzaileen lana!
Musikari ahaztuak
Sekulan ez ezagunak
Bero itzazue belarriak
Arazten bihotziak
Amesten karrikak!