Maitia goxoago nahi nauzu
bainan nik zintzoki ezin dut.
Gizartearen bihurkeriek
manatzen naute panpina jostatzen.
Nahi baduzu zurekin/ osoki izaitia.
Hemendik orain aldegin dezagun.
Mendi gailurrera segi nazazu.
Naturaren besoetan bat egin.
Ametsetako emazte guziak
zure gorputzan miretsiko ditut.
Hemen gaudeno nahikeriek
nahia baino azkarragoak dira!
Barneratzen naute...
begitan ez nazazu har...