hasierako erakarmendua
gauzen iteko gordeka
desafiatzeko debekua
gero bestelakotzen da
maite nituen sekretuak
ikus nezaten beldurra
iraindu ordena
memento onenak
argiaz izuturik egun osoan
jokoaren arauak sobera xorrotxak
lerroan ibiltzeko higatua naiz
askatzeko unea heldu da anai
ez dut izar bat izan nahi
ilunabarra goaitatu sentitzeko alai
goizetik mihia bustitzen dut gezurraz
pixkanaka pozointzen nere hezurrak
gordeka naiz isila
gordeka naiz poeta
gordeka… noiz arte gordetuko naiz?
noiz arte gordeka?