berria dago oraina
iragana hain urruna
konortea dut arina
garuna lo zait zurrunga
nahikeria kulunkan
bat-batean naiz bulunba
biharko buruko mina
itzaltzeko ordaina
amets ederrenak haizu
nahiz ta harrapagailu
presta zure paraisu
izan nahi dut kaiku-kaiku
ez delarik azkarregi
dirudi ez dela aski
zure inguruan nabil
eztakit nola itzali
ahaz dezadan emaidazu
azkena (izan) daiteke kasu/usu