Zirrikituetatik sartzen da ura
arroken zirrikituetara
zirrikituetatik sartzen dira ere
argi-izpi, euli eta gauak
Zirrikituetatik sartzen da ikara
emeki gure zirrikituetara
zirrikituetatik doaz ihes bideak
inoiz zapaldu gabeko espaloietara
Behatz puntekin heltzen diegu
labaintsu urrundu arren
badaezpada
Zirrikituak ez entzuteko
dantzatu gabeko baladak
zirrikituak topatzeko
topa nahi diren begiradak
zirrikituak usaintzeko
azken infusioen kilinkadak
zirrikituak ukitzeko
zure estasien dardarak
zirrikituak askatzeko
bisaietako maskaraz
zirrikituak dantzan jartzeko
zilbor beheko sekretu danak
zirrikituak eteteko
ikusezinezko alanbradak
zirrikituak margotzeko
jo ezin diren pentagramak