Kaleko euri tantak
izerdi malkoetan disolbatuz
zotinetan urtuz
Errautsa mahai azpian gordez
hutsaren hautsa zerrauts
gainazaletan zaigu pilatzen
Sabaia horiz izar edo eguzki zer ote
aizan ilargi bete lokartu hadi -esate huen harro leihotik
Oihartzun eta itzalen argi
gauerdiko ostadar artetik
formetan lau begi isildutako uluen atzetik
Ardo zuriz zaurituriko ezpain labaintsuak
eta goizeko hiruetako eztabaida distortsionatuak
Negar mainetan itotako mendekuak
hosto marroietan idatzitakuak
hosto azalen erroitz dira
bete ezineko zulo hustuak
zure begietako putzu ostu hoztuak
Errepideko ezkerreko kurban
zuzentasuna zuzentzen behin
okerreko bideak harrapatu gintuen
Asfaltoa orpoetan, bitsa esku-ahurretan
noraezaren norabidezko lurretan
Aldibereko beroa eta hotza
eroa bezain motza
Dena eta ezeren geroa
zer ez da efimeroa?
Ezer ba al gara? Ba al gara ezer?
Istanteak bagara.