Belarri ertzean entzun nahi ez duzun ahots bat
esan beharrekoak isiltzen ari zaizu
Gure malkoek elkar itotzen dute bainugelan
bi usain eta itzal bakarra izara artean
Irri bat, dantza baten erditik.
Zalantzak urtu ahalko banitu barrutik
ikusi non gelditzen diren, nondik hasi
beti bide bera egiten didate trenbide zaharretik
Ez aldendu dantzaren erditik
Hosto marroi apurtuetan
idatzi genituen gezur guztietan
ezkutatzen gara, ezkutatzen dira
gure gau desordenatuenen amaierak
hasierak, hasieren amaierak, amaieren hasierak
amaitzen ez diren hasieren hasierak
sekula hasten ez diren amaieren hasierak,
hasiera eta amaieren amaiera eta hasierak
amaitugabekoen hasieren saiakerak
hasitakoen beste hasieren hasierak
berriz hasteko hasitako amaierak
amaitzen hasiak diren amaiezin haienak
amaitzera kondenaturiko hasiera ederrenak
ahazten zaizkigun hasiera gabekoak
gogoratzen diren amaiera bortitzenak...