Andrea Lopetegi, Jone Azkoaga eta Lierni Atxukarro hiruko zarauztarrak osatzen du Mor More taldea. Hala eta guztiz ere, ez dira beti hiru izan. Ibilbideari bikote modura eman zioten hasiera 2010ean Lopetegik eta Azkoagak, eta urte horretan bertan egin zuten debuta Putzuzulo gaztetxean. Pop-folk akustikoa jorratzen dute, gitarrak eta perkusioa erabiliz.