2017.11.15
Mondocane

Mondocane

  • 2005
  • Rocka

Istorioa

Zuhaitzetan bizi diren umeak 
ez dira beti hemen egon. 
Jatorri luze bat dute, 
gaurkoan kontatuko dizudana. 

Umea nintzenean banuen 
lagun min bat, 
bere izena Ilien. 
Jolasten ginen 
egunean zehar, 
baina bazen berataz 
ez nekien zerbait. 

Gaua zen bere sekretua, 
nire jakin-mina 
misterioa. 

Animalien anai, 
beleen zaindari 
Ilien. 

Ez zen nahikoa niretzat, 
berarekin nahi nuen, 
bat egin, parte izan… 


Gau batez jarraitu nuen 
baso bihotzaren erdira. 
Bide guztiak 
amaitzen diren lekuan 

Han desagertu zen 
haizearen ezpainetan. 
Une batez nire izena entzun nuen. 
Agur esaten zidan 
ene lagun Ilien. 

Arima askeen lurraldean geunden. 

Zuhaitzetan bizi diren umeak.