BIZITZAREN MISTERIOA BIZITZA BERA DA,
ESAN OHI ZIDAN MAITE NUEN NESKA BATEK.
LASAITASUNETIK ABIATZEN DA ZORIONA,
ESAN OHI ZIDAN LAGUN BATEK.
GAUDEN LEKUAN EGONDA,
PENTSAMENDUEK LURRA HARTZEN OMEN DUTE.
PLAZERRAK ETA DESIRAK
EZEREZAREKIN LOTUAK OMEN DAUDE.
URTEAK IGARO DIRA GURE LEKUA BILATZEN,
AUTOETAN BIDAIATZEN,
KANTA BERDINAK BEHIN ETA BERRIZ ENTZUTEN.
JAKINGABE GORROTATUZ,
JAKINGABE GOZATUZ,
JAKINGABE, ZER JAKINGABE,
AMORRUZ, MAITATUZ.
BIZITZAREN MISTERIOA BIZITZA BERA DA
ESAN OHI DIT MAITE DUDAN LAGUN BATEK.
BUKAERA…