Zenbat urte heroia izatera jolasten?
Joko hau ez al da ardiena izaten?
Arin edan, ez gelditu: ihesaldia infernu bilakatu da jada.
Eta esaten badizut etxe hau alderantziz sortu dudala?
Izatea etenik gabeko barne-talka bihurtu dela?
AUSARTU BARRENA BETEKO DUEN ARGIA EGITERA
IPARRA HARTU ETA BERTAKO MAMUAK HEROI BILAKATU
Izarretatik bereziena izan zen argiztatu ninduena,
ilunean itsu, bizitzeko izpiak eman zizkidana.
Bizitza oso bat harriz-harri gotorleku hau eraikitzen
orain nire kaiola bilakatu dela ohartzeko.
Sufrimenduak egia dakar, eta egiak borondatea.
Transparentzia ez al da benetako bidea?
AUSARTU BARRENA BETEKO DUEN ARGIA EGITERA
IPARRA HARTU ETA BERTAKO MAMUAK HEROI BILAKATU