Ezpatak zorroztu dira dagoeneko
Odola dator miñaren errekan barrena.
Berriro ere saminaren itsasoan itota,
datorrenari beldur!!!
Oraingoan ere bizipenak merke saldu dira
eguzkirik gabeko merkatuan,
berekoikeriaren kalekantoietan,
konfidantzaren espaloietan.
Urteetako irribarreek, besarkadek, mementuek...
hegalak jantzi dituzte bertatik ihes egiteko!!!
Alde egiteko!!! Alde, damuaren paradisura!!!
Kartoizko pertsonak gara, gezurretara jolasten!!!
Elkar min egiten!!! Soka hausiaren gainean dantzan!!!
Abailtzeko arriskuan, egoismoak begiak lausotuta!!!