2024 - Egilea editore
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2020 - *ZART
PARTAIDEAK
2019 - *ZART
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2017 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2012 - Egilea editore
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2001 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
2000 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
Biluzia zen Haitzetan hura, barnekoa. Ahotsa eta gitarra zituen helduleku ia bakar, eta ondoan biolontxeloaren eta akordeoiaren kolaborazio oso puntualak hartzen zituen. Bertsogintzatik kantugintzara igaro zen kantautorearen diskoa izan zen lehen hura, bertsotan kantuan baino ezagunagoa baitzen orduan Urdangarin. Eta, musika ez ezik, berak egin zituen diskoa osatzen zuten 11 abestietatik gehienen letrak. Gainontzekoak bidean aurrera lagun izango zuen Iñaki Aurrekoetxea bertsolariarenak ziren.
Lehena biluzia, eta bigarrena zelta egin zuen Urdangarinek: Badira hiru aste. Euskal Herria Eskoziarekin lotu nahi zuen disko monografiko hark arrakasta handia izan zuen; izan ere, Urdangarinen musikaren ezaugarrietako bat nabarmendu zen dagoeneko: sinpletasunetik lortu zuen jendearengana iristea. Hala, Haitzetan diskoan bezala, herri tradiziokoak diruditen abestiak egiten asmatu zuen. Disko horretan ere, berak idatzi zituen kantu asko, mozkorrez, drogazaleez, “maitasun eriak defraudatutakoez”, “bihotz minak jota daudenez” eta iheslariez. Gainerakoak Aurrekoetxeak eta Arkaitz Estiballesek idatzi zituzten. Letra horiei Eñaut Elorrietak (gitarra akustikoa; Ken Zazpi), Iñaki Zabaletak (trikitia), Izaskunek (panderoa), Josu Zabalak (soinu txikia eta ahotsak; Hertzainak, Zazpi Eskale) eta Iñigo Ibarretxek (txistua) jarri zieten musika.
Eta Kirmen Uriberi eskutik helduta ekarri zuen Urdangarinek hurrengo diskoa: Bar Puerto (GH, 2001). Uriberen istorio batean oinarrituriko hura disko-liburua zen diskoa baino gehiago, irudiak ere tartekatzen zituen proiektu ibiltari baten emaitza (Bar Puerto. Bazterreko ahotsak). Urdangarinekin eta Uriberekin batera, Bingen Mendizabal zen proiektu haren hirugarren zutabea. Badira hiru aste eta Espilue-ren arrakastaren atzetik, koordenatu ezezagunak arakatzeko gogoa erakutsi zuen Urdangarinek, bakarkako lanetik atera eta taldekora igarota. Bilaketa lan hori diskorik disko etengabea izan da Urdangarinen musikagintzan, aldiko zerbait berria egin eta eskaini nahi izan baitu.
Hurrengo urtean, baina, bakarkako bidera itzuli zen Heldu artean diskoarekin (GH, 2002). Egunerokotasunari kantatzen dio zornotzarrak disko honetan: “Nire diskoak normalean bizi dudan egoerari oso lotua daude eta azken hau ere bai. Batez ere, neure pentsamenduen, momentuko kezken, pozen eta tristuren isla da” (3). Eta urrats bat egin zuen, katalanez abestuta.
Bar Puertoko konpainia, baina, ez zuen urrun, eta hala etorri zen Zaharregia, txikiegia, agiandisko-liburua (GH, 2003). Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik liburuaren (Susa) harira New Yorken egindako poesia errezitaldi batzuetatik abiatu zen Urdangarin, Uribe, Rafa Rueda (PI.L.T.), Mikel Valverde eta Bingen Mendizabal batzen zituen proiektua. 2003an boskoteak New Yorkera egindako bidaia hura ez zen disko-liburuan soilik gelditu, 2005ean Arkaitz Basterra zuzendariak izen bereko dokumentala estreinatu baitzuen Donostiako Zinemaldian, taldearen estetika oinarri hartuta.
New Yorketik bueltan, barrura begira jarri zen, ostera ere, Urdangarin. Barne bilaketa ez zen soilik edukiari lotua izan, formala ere bai. Ordura arte egin izan zuen soinua eraldaturik ekarri zuen Dana-n (Elkar, 2005). Bi urtez, bere “kezkak, nahiak eta izaera musikalki defini zezakeen diskoaren bila” (4) aritu zen, bere diskorik musikalena egiteko. Mikel F. Krutzagaren ekoizpen lana azpimarragarria da Dana-n. Soinu berriaren bilaketan, ordura arteko folk eta herri doinuak atzean utzi zituen, nahiz eta zornotzarrak bere burua etiketetatik bereizi: “Ez dut uste kantari pop, folk edo rockzalea naizenik. Kantuak egiten dituen kantaria naiz, eta baita bere izaera poliedrikoa onartzen duen pertsona ere” (4). Beste behin, bilaketa horretan Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Pablo Tato izan zituen bidaide. Letrei dagokienez, egunerokotasunari kantatzen jarraitu zuen Urdangarinek, pertsonetatik abiatuz, gertukotik.
Elkar diskoetxea utzi eta Anek idatzi dit zutaz (2007) bere kasa argitaratu zuen zuen. “Nahi nuen diskoa, buruan neukan diskoa ere osotasunean ateratzeko modu bakarra zen autoekoizpena” (5). Ordura arte egindako ibilbidearen nolabaiteko sintesia da Anek idatzi dit zutaz. Musikalki, azken diskoetan izandako bilakaera nabarmena da, musikak presentzia handia hartzen du. Letrei dagokienez, ibilbide osoko bidelagunak batzen ditu: Iñaki Aurrekoetxea, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Xabier Amuriza, Kirmen Uribe… eta berririk ere bada, Sustrai Colina bertsolariaren hitzak ere musikatu baititu, eta noski, bereak ere badira. Baina begirada, beste behin, gertukoan edo, hobeto esan, gertuko pertsonengan jartzen du berriz ere: Sebastian esne-partitzailearengan, Norvegiara joan zen lagunarengan…
2009an Zubia (Baga-Biga) aurkeztu zuen, eta 2010eko abenduaren 30ean zuzeneko diskoa grabatu zuen Bilboko Kafe Antzokian. Lan bikoitz horretan, Zuzenean 2010/12/30 (Egilea editore, 2011), bere ibilbidearen errepaso zabala egin zuen Urdangarinek (28 kantu), eta bi bertsio grabatu zituen: Black kantariaren “Wonderful Life” ezaguna eta Mikel Laboa-ren “Martxa baten lehen notak“.
Zuzeneko diskoak etapa baten amaiera ekarri zuen, eta hurrengo lana, Azula (Egilea editore, 2012), musikari berriekin grabatu zuen, Angel Celada bateria jotzailearekin eta Koldo Uriarte teklatu jotzailearekin. Bi musikarion ekarpenak bestelako sonoritate bat eman zion Urdangarinen kantaerari.
Zaharregia, txikiegia agian ondu zuen taldea berriz elkartu zen 2013. urtean, Jainko txiki eta jostalari hura sortzeko. Disko-liburua kaleratu ondoren, zuzenean taularatzeari ekin zioten udazkenean.
Testua: Ainara Gorostitzu
Hitzak eta musika: Mikel Urdangarin
Zuzendaria: Alphax
Argazki zuzendaria: David Herranz
Kabuto estudioak egindako bideoklipa, Antonio Alphax
Letrak: Harkaitz Cano
Ahotsa: Alison Keable
2024
ABESTIAK:
Gaur ez da nahiko
Euripean
Bart gauez
Mundua eder (ft. Izaro)
Izurik ez gehiago
Ilunabarra
Zerua izar jario
Udako gau epela
Argira
Edertasuna
2022
ABESTIAK:
Obertura (Sinfonikoa)
Hiru ahizpatik bigarrena (Sinfonikoa)
Haitzetan (Sinfonikoa)
Itsasoan euria (Sinfonikoa)
Hauskor (Sinfonikoa)
Agian irailean (Sinfonikoa)
Kontatu berriz (Sinfonikoa)
Euria ari du (Sinfonikoa)
Bazkalosteko kafea (Sinfonikoa)
Egun argian (Sinfonikoa)
Anek idatzi dit zutaz (Sinfonikoa)
Badira hiru aste (Sinfonikoa)
Munduari begiratzeko modu bat (Sinfonikoa)
Kideari (Sinfonikoa)
Non geratzen den denbora (Sinfonikoa)
ABESTIAK:
Bazkalosteko kafea
Usaiak
Arrasto umela
Gizerailea
Amarauna
Azken irudiak
Inpuntuala
Haitzetan
Maria
Urriko mozkorrak
Damua
Su ñimiño bat
2020
ABESTIAK:
Izurdeen lekua
Enaz beldur
Hiru ahizpatik bigarrena
Argia
Azalaren azpian
Utziozu
Ura dakartzut
Zaharra eta gaztea
Oh
Eguna hasi da
Agurra
2019
ABESTIAK:
Urriko poema (zuzenean)
Lo (zuzenean)
Katu baltzak (zuzenean)
Hauskor (zuzenean)
Famous blues raincoat (zuzenean)
Suzanne (zuzenean)
Come healing (zuzenean)
Nightingale (zuzenean)
If it be your will (zuzenean)
Who by fire (zuzenean)
Show me the place (zuzenean)
So long, Marianne (zuzenean)
Halleluyah (zuzenean)
Badira hiru aste (zuzenean)
Non geratzen den denbora (zuzenean)
Take this waltz (zuzenean)
Zurekin (zuzenean)
2017
ABESTIAK:
Bihotz hilezkorra
Zurea da
Itsasoan euria
Libre
Hiritik urrun
Orain
Margolaria
Mendian gora
Kopla bihotzekuak
Dena neure baitako
2015
ABESTIAK:
Bazkalosteko kafea
Agian irailean
Euria ari du
Notak paper solte batean
Azula
Musa
Badira hiru aste
Zubia
Oihal puska bat
Anek idatzi dit zutaz
Herri zaharra
Non geratzen den denbora
Kideari
ABESTIAK:
2011
ABESTIAK:
Lau koplatxo
Esne saltzailea
Hezurrak
Urriko poema
Hau ez da amodiozko kanta
Anek idatzi dit zutaz
Hauskor
Martxa baten lehen notak
Ezin esan
Panderuaren gizona
Gaur gurutzatu gara
Urriko mozkorrak
Egun argian
Letra hauek
Badira hiru aste
Txatxamatxalinatxu
Munduari begiratzeko modu bat
Arrasto umela
Bazkal osteko kafea
Lekandapean
Haitzetan
Wonderful Life
Oihana
Non geratzen den denbora
Killin
Edari goxoa
Zurekin
Baratze bat
2009
ABESTIAK:
Hezurrak
Itzi geuntsan
Infinitua
Itzartu ez banintz
Bazoaz
Karoline
Zubia
Jone
Munduari begiratzeko modu bat
Katu baltzak
ABESTIAK:
Anek idatzi dit zutaz
Esne saltzailea
Eskuak patrikaretan
Loa...
Gerrako soinua
Inurriak
Zurekin
Mende lauren bat
Panderuaren gizona
Nire besoak
Zuri baltzean
Uhartea
San Bernabe
2005
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Munduari begiratzeko
Hiru bertso amodiozko
Lagun bat (haur kanta)
Hauskor
Kukua
Haitzetan
Hiru aste iragan
Maite zaitut, ez
Gauza perfektuak
Notak paper solte batean
Urrezko eraztuna
Atharratz Jauregian
Itzul ezazue
Ez eman hautatzeko
2003
ABESTIAK:
Ez naiz oroitzen
Lehengo moduan
Hutsik daude kaleak
Letra hauek
Txatxamatxalinatxu
Negua
Gaur gurutzatu gara
On vas
Hau ez da amodiozko kanta
Urriko poema
Non geratzen den denbora
Edari goxoa
2002
ABESTIAK:
2001
ABESTIAK:
Bar puerto (intro)
Biluzik
Txatxamatxalinatxu
Plaza berrian
Oraindik goiz da
Ene mutilik ttipiena
Zeruak eta lurrak
Lehenago bezala
Urrian
Urriko poema
Ene maitea
Bisita
Bar Puerto
2000
ABESTIAK:
Hau ez da amodiozko kanta
Urrun izanik
Non geratzen den denbora
Hutsik daude kaleak
Goizetik
Zatozte
Esku leunak
Baneki
Lau koplako
Ez esan ezetz
Zenbat
Zapata gorriak
Hondar apur hauek
Ez eidazu eskatu
1998
ABESTIAK:
Badira hiru aste
Letra hauek
Egun argian
Begetarianoan
Beso helduetan
Gabon gauean
Idazlea
Lekandapean
Gaur gurutzatu gara
Killin
Grabatu bat
Edari goxoa
1997
ABESTIAK:
Bazkalosteko kafea
Usaiak
Arrasto umela
Gizerailea
Amarauna
Azken irudiak
Inpuntuala
Haitzetan
Maria
Urriko mozkorrak
Damua