Egun argitan, itzal ospelak
egun argitan, bi begi
egun argitan, lanturu dantzak
egun argitan, ilun dagi.
Txanpon eskean hortz ustelduak
kantoi umelen haragi
sator uluek topa egin dute
eta bele korrokek argi.
Egun argitan herio dabil
arin, airos, arinegi
banku etxeen kirrinki irri
kanposantuen gosari.
Egun argitan poza idor da
parkean,hilotz, lau txori
erloju orratzak urtu dira
ustel sapa lehor dabil.
Egun argitan, lanturu dantzak
egun argitan, bi begi
egun argitan, kale bazterrak
argazki txar bat dirudi.