Zuk zauritu zenuen gazela
Tamarindoen azpira etorri zen hiltzera
Ilunabarrean aurkitu genuen
Gure ohialezko etxoletara itzultzen ginela
Gorputza bigun zuen oraindik
Eta betazalek ez zizkioten
Begi luze tristeak guztiz estalten
Lantza bat zuen bere bihotzean hiltzaturik
Eta ezagutu egin nuen lantza hori
Zurea zelako.
ni ere
Gazela hori bezalakoa naiz?
Esaidazu, Jainkoarren
Esaidazu mesedez
Zeure begiradak zauritu nauelako