Nik ez al dut eskubiderik
Esateko zerbaitik nagoen tristerik?
Zergaitik ezin nezake
Nik herriak daraman tristura hau esan
Heriotzaren eta bizitzaren
Artean hilko ez hilko
Herri baten atal makal sentitzen
Nahizelarik triste
Zergaitik ezin nezake nik tristura hau esan
Nere herriaren agoni mikatza
Estutzen nauelarik heriotza beltzaren beltzura didala ikustarazten?
Istilu honen egia esatearren
Nik ez dut ulertzen zergaitik nauten ixilarazten edo
Zergaitik dituzten nere kantu letren letrak eragozten
Nire ahotsa protesta ahotsa da
Egungo Euskal Herrian gertatzen diren okerrak
Gerta arazi dituzten arazleen kontra
Nire ahotsa desio ahotsa da
Biharko Euskal Herriaren martxa hobe bat dezaten
Lanean nekatzen diren langileen alde