Beste egun bat berriro hemen,
Babilonia oihana omen,
behartuaz makur zaitezen,
zapal zaitzaten.
Esperantzan sinistu nuen
ta esperantzak utzi nau hemen.
Barka beza baina gaur hemen…
Benetan ba ote da jainkorik zeruetan?
Ba ote da profetarik lurretan?
Errepide ondoko argietan bilatuz ta
egitan nahiago dut argazki zaharretan
ni nintzena bilatu ta gauetan
mozkortzeko aitzaki berrietan ostondu, ostondu.
Airean da jakinduria,
airean da gezur guztia,
ostoneko harraparia,
da azeria.
Esperantzadun mila bide
ta esperantzadun mila fede,
sinismenak hainbeste kalte
Benetan…