PUTREAK SAHIETSAK JATEKO ZAI
GAUR EZ DU LAGUNTZA ESKATZERIK NAHI
MALKO BELTZ BAT ISURI DIO ARDO GOXOTAN
BEGIRA GELDITU DA IRENTSI ARTE
GILTZA JOKO BAKARRA DUEN ATEAK
BEREZKOAK IZATEN DITU KATEAK
ZURE ZERRAILEN JABE ZELA SINETSI ZUEN
PIZTI HAREK OSORIK IRENTSI ARTE
ZENBAT KOLPE BALIO DITU GURE BIZIAK
BERUNEZKO OINAK BADITU JUSTIZIAK
AHO BAKAR BATEZ SUTARA ERAMANA
MALKO BELTZ HAU ZURETZAT DA MADAME TOFFANA
GAUR GO-GORAINO BETE DUGU AZKENENGO ALDIZ
PIZTIAK HUSTUTAKO ARDO KOPA
BIZIRIK ETA IRRIBARREZ NAHI GARELAKO
ZUGATIK TA GUGATIK EGINGO DUGU TOPA!
JOAN BEHAR ZUELAKO BADOA!
MALKO BELTZA BATEKIN BADOA!
ZU PAKEAN UTZITA BADOA!
BADOA! BADOA!