Mandragora taldea Iñigo Jauregik eta Xabier Badiolak osatzen dute; biak ari dira EHko eszena musikalean gaztetxotatik, biek izan dituzte aurretik proiektu ezberdinak rock-psikodelia-stoner- folk esparruetan.
Iñigo Jauregi Purple Vellocet eta Wicked Wizzard taldetako abeslari eta baxu jotzailea izan da proiektu honetan hasi aurretik. Bestalde Xabier Badiolak badu bere bakarkako folk proiektua eta Sotomonte (rock progresiboa) taldean gitarra jotzen du. Mandragora, 2024eko udan sortu zuten,euskal folk musikari ikuspegi eta bultzada berri bat emoteko asmoz.
70. hamarkadako eragin ezberdinak nahastuz (Haizea, Popol Vuh, Pentangle, Itoiz, Camel), gitarra akustikoaz eta sintetizadore analogikoez baliatzen dira haien abestiei nortasuna emateko.