Ez dut inoiz gustuko izan aireportua ordu txikietan,
taxien urruma geldoa ta turisten hotsak
Oraindik zu garau bat baino ez, hegan zeru bipilean
Hemen nauzu atarian,
beldur guztiak lepoko
zure begien zain
Ta zure erbeste den hizkuntza zahar hontan
hainbeste nahi nizuke esan...
Distantziaren zerga ankerrak
itzuriaz zatoz nigana,
adio guztien garrama
eztarrian, altzifreetatik behera
Zutik dagit
usakabian errari
zure begien zain
Ta zure erbeste den hizkuntza zahar hontan
nahi nizkizuke eskaini berba ederrenak
eta esan
salbu gaudela
denbora errukigabea
ordaintzen irautetik;
baina egia esan
ziur ez banago
ezertaz
behar zaitudanaz besterik
Ta zure erbeste den hizkuntza zahar hontan
erakutsi nahi dizut moldatu nauten
arroen sakona,
mendien gailurra,
kaleen herstura,
gurpilen karraska
asfaltua urratzean
zure begien zain