Espaloi hutsetatik galopan
bizikleten gainean zaldun
airean goaz,
arnasten kresala
Ume hezurtsuen samalda bat
abuztuko goiz erre hontan
aldapan gora,
egarri ikasteko
jatorriko urak edateko
Donieneko arkupeetatik
ur harrotuen sabelera
amiltzen gara,
beldurra hiltzeko asmoz
Garaitezin plantak egiten,
laguntza eskatzeko eskua luzatzen,
ausarik ez dago
Lepo gazi ta aurpegi hezeetan
azalberritzearen egia:
ez gara inoiz izango
izan giren berdinak