itxaroten ari zarenean
irudimena agortzen denean
ahaleginak nahiko ez direnean
gutxinaka ilusioa itzaltzen da
ahal duguna egiten ari garenean
gure txanda galdu dugunean
nekeak gain hartzen duenean
goiz hiltzen dira ametsak
hitz emandako promesak
pixkanaka hiltzen ditu
ohituraren babesak
goiz hiltzen dira ametsak
bide berrien aukerak
poliki hondatzen ditu
egunerokoan presak
Goiz hiltzen dira ametsak
Goiz hiltzen dira ametsak
Goiz hiltzen dira ametsak
Goiz hiltzen dira ametsak
Goiz hiltzen dira
begirada jaikita zerura
bueltan zoaz abiapuntura
berriro datorkizu burura
nun da desira zenuen hura?
haren ahotsa entzun duzu ta
izandakoarekin ahaztuta
berriro datorkizu burura
desegindako lilura
idatzi abesti honekin
guztiz ahaztu aurretik
goiz hiltzen dira ametsak
bide berrien aukerak
poliki hondatzen ditu
egunerokoan presak