2020.10.22
Maixa

Maixa

  • 1971
  • Altzo (Gipuzkoa)
  • Popa

Eman muxu

Zenbat muxu ezberdin
eman ditzakegun
zenbatzen jartzea
zaila da.
Hartzaileen arabera
ezberdinak dira,
ez dute esanahi
berbera.

Sarritan maiteari
tarteka amari
edo eta kide bati.
Ezezaguna dugun
aurkeztu diguten
lagunan lagunari.

Ekintza berberakin
begiak itxita
sentsazio eder
ugari.
Denak dira berezi
berarekin ez da
konta genezakeen
gezurrik.

Ezkutuan emanez
ezagutua den
gauaren maitaleari.
Garestia duguna
debalde salduaz
pareko printzeari.

EMAN DA JASO
EGIN BEHAR DA!
MUXUA MUXUTRUK
IZATEN BAITA!