2020.10.22
Maixa

Maixa

  • 1971
  • Altzo (Gipuzkoa)
  • Popa

Hodei batean

Ikusi zaitut pozik!
Ikusi zaitut alai!
Une txarretan ezin negar egin!

Ikasten duzu arin!
Asko bizita antza!
Diozun bezala, zure nahia doa....     HODEI BATEAN

Infinitoa helmuga
lortu ezinean, etsipena!
Nahi duzun guztia, dena laburtzen da...       HODEI BATEAN

Bidean zaude eta ez zara mugitzen,
utzikeriari guda galduta diozu,
batzutan zeruak garbi izan arren
jarrai ametsari eta murgil zaitez...     HODEI BATEAN