Hitzik egin gabe hizketan
zaittut alboan,
ta dena esaten didazu
begiratu batean.
Bera duzu salatzaile
une zailetan,
bera duzu saltsakari
une gozoetan.
Begiratzen didazunean
emeki-emeki!
lasaitasuna ziztatzen dit
poliki-poliki!
Hurbil bezain urrunean
galduaraziz!
urrun bezain hurbilean
sentiaraziz!
Egon zara paradisuko
zenbait koloretan,
eta bertan topatu daitezken
itzal putzuetan.
Dena ikusi daiteke
zure ninian,
dena esaten duzu
zure begiradan.
Erantzun bat eman nahi dizut,
doinua jarriaz hitzari,
nahiz soberan izan
hamaika alditan
begirada hori!
Gau ilunik bada zeruan
eta norbaiten beharra badut,
argia darion
izar bakar hori
zu zaitut!!