Extrasistolea (The Yuzu Sessions)
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Nor berean gaude
asteazkena da
udaberrikoa.
Sartu zara atetik
irten da gela
zure noranzkoan.
Maizter
badator, badoa.
Isilik gera zaitez
isildu nadin,
entzun barrukoa.
Ahoa ireki du
zabal zaitezen,
ni naiz kanpokoa.
Eta Maizter
badator, badoa.
Maizter ditut maizter
gure maizterrak lanbroak…
Zokaloak,
hotsadarren ezpainak,
etorkinaren multizefaloa.
Maizter
badator, badoa.
Ezer ez dago geldi,
zer da, bada, inoren
(kantu hau bera);
maizter gara munduan
maizter hots
eta maizter gorputzean.
Maizter
badator, badoa;
eta maizter
badator, badoa.
Nor berean gaude
asteazkena da
udaberrikoa.
Sartu nire atetik
irten nadin ni
zure noranzkoan.
Maizter
badator, badoa.
Maizter.