Extrasistolea (The Yuzu Sessions)
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Utzi bere horretan.
Ez gara luzerako etorri.
Utzi bere horretan.
Inork ba al daki
zeri esaten zaion egia?
Ez eduki beldurrik
ez jakiteari.
Utzi bere horretan.
Zertarako analizatu?
Zer da sudur bat
aurpegirik gabe?
Triangelu bat
erabat inerte.
Ibai ertzera, hiri erdian,
zakur gutxi batzuk joaten dira.
Intsusapean gordeta
inork ez dituelako ikusten.
Eta urak aldian-aldian,
opariak ekartzen dizkie,
-lau oinetan zain daudenean-;
zer da, bada, duintasuna animalion artean?
Heriotzaren aurrean?
Triangelu bat
erabat inerte.
Noizbehinka,
utzi bere horretan.
Ez gara geratzeko etorri
(ahaztu egiten zaigu hori).
Analisia zientziarena da,
baina zu, ez,
zu ez zara hemengoa.
Zuk utzi hori bere horretan.
Zientziak iritzia
behin etaberriro
aldatzen duen bitartean.
Zu ez zara hemengoa.
Ibai ertzera, hiri erdian,
zakur gutxi batzuk joaten dira.
Intsusapean gordeta
inork ez dituelako ikusten.
Eta urak aldian-aldian,
opariak ekartzen ditu,
-lau oinetan zain zaudenean-;
zer da, bada, duintasuna animalion artean?
Heriotzaren aurrean?
Triangelu bat
erabat inerte.