2021.09.15
Maite Larburu

Maite Larburu

Gona

Gona

Zuz: Asier Altuna

Extrasistolea (The Yuzu Sessions)

Extrasistolea (The Yuzu Sessions)

Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina

Karlos Aranzegi: bateria

Carlos Taroncher: klarinete baxua

Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua

Aho arraro

Aho arraro

Zuzendaria: Asier Altuna

Atzera

Gona

Zuz: Asier Altuna

Atzera

Berdin bihurtu ginen (The Yuzu Sessions)

Atzera

Hezurren azpian (The Yuzu Sessions)

Atzera

Extrasistolea (The Yuzu Sessions)

Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina

Karlos Aranzegi: bateria

Carlos Taroncher: klarinete baxua

Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua

Atzera

Aho arraro

Zuzendaria: Asier Altuna

Kamareren egia

Kamarera bat ikusi dut garbigailutik irteten;
xaboi anpulu batean
beste edonon bezalaxe bizi zen.

Suabizante ugari
baina zimurrak nonahi;
lurrin eta lurrin
baina egia estali ezin.

Publizitatearen arabera,
hilik zaude 39 urtetatik aurrera;
"ondo hilik eta kontent gainera",
gehitu du Pilartxo kamarerak.

Xaboi anpulu baten barruan bezain ondo
bizi liteke beste edonon.
Anpulu batean,
beste edonon bezalaxe bizi zen.

Kamarera bat ikusi dut garbigailutik irteten;
xaboi anpulu bat aitorpen-kolpez desegiten.
Suabizantea aspaldian utzi du;
orain lurrina edan egiten omen du
eta anpuluak
zigarroaren kearekin egiten ditu.

Zuk hatz puntarekin lehertzeko;
kamareren egia azalarekin ukitzeko.
Ke horretan sartu,
kamareren egiarekin zentrifugatu.

Mezu subliminalen arabera,
hilik zaude 25 urtetatik aurrera;
"ondo hilik eta kontent gainera",
gehitu du Pilartxo kamarerak,
garbigailuaren atea ixtearekin batera.