Extrasistolea (The Yuzu Sessions)
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Epe luzeko helburu eta nahiak maite ditut,
hain epe luzeko ze, badakidan
ez dudala nahi hori asetuko sekula.
Epe luzeko bidaia-planak maite ditut,
hain epe luzeko ze, badakidan
ez dudala hiri hori ezagutuko sekula.
Epe luzeko laguna, maite zaitut,
hain epe luzean ze, ez dakidan
lagun zaren ala maitale.
Ibai luze bat bota dut
maite dudanetik
maite dudaneraino,
ibai luze-luze-luze bat,
hondoratuta ere,
urak beti nondik nora
jarraituko duen jakiteko.
Luze bat...
Epe luzeko maitasunak maite ditut
orbanik ez delako sortzen,
–ezta ohitura ere–.
Epe luzeko eztabaidak maite
arrazoia inorena izan arte
–biona izan arte–.
Maite zauriak, maite-maite,
galdera ikur bihurtu arte.
Zauriak maite-maite-maite.
Ibai luze bat bota dut
maite dudanetik
maite duzuneraino,
ibai luze-luze bat,
hondoratuta ere,
urak beti nondik nora
jarraituko duen jakiteko.
Luze bat...
bota dut
hemendik horraino,
luze bat...