2021.09.15
Maite Larburu

Maite Larburu

Gona

Gona

Zuz: Asier Altuna

Extrasistolea (The Yuzu Sessions)

Extrasistolea (The Yuzu Sessions)

Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina

Karlos Aranzegi: bateria

Carlos Taroncher: klarinete baxua

Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua

Aho arraro

Aho arraro

Zuzendaria: Asier Altuna

Atzera

Gona

Zuz: Asier Altuna

Atzera

Berdin bihurtu ginen (The Yuzu Sessions)

Atzera

Hezurren azpian (The Yuzu Sessions)

Atzera

Extrasistolea (The Yuzu Sessions)

Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina

Karlos Aranzegi: bateria

Carlos Taroncher: klarinete baxua

Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua

Atzera

Aho arraro

Zuzendaria: Asier Altuna

Hezurren azpian

Urruti-urrutiko izar laranjatxo,
zerbaitetan jolastuko?
Ari naiz ailegatzen,
itxoin, ez hasi itzaltzen!
Hostoak erortzen,
ilea luzatzen,
hezurren azpian nago.

Iluna da
-eta zer?-
iluna bada ere,
iluna delako!
Izterrak urdintzen,
gogoa katutzen,
mattia, zurekin egoteko
hezurren azpian.

Izar laranjatxo,
kontra lerratu nahiko?
Hostoak luzatzen,
ilea erortzen...
azpia non dago?
Gutxi da ematen didazuna
baina gutxi delako, zurekin:
dardara-dardartzen,
begia-begitzen
gertatuzgertatzeko...
bakoitz-bakoitzean nago.

Hezurren azpian,
mendien gainean,
aurrean
artean
atzean
lehertzeko zorian.
Hondamendi bat naiz,
zu bezala.
Lehertzen naiz lehertzeari utzi
eta berriz lehertzeko.

Izarra ez dago zure esku
baina txoriak ikutu du.
Galderak pilatzen
ez zara asetzen.
Erantzun guztiak
lumatxo batean.

Arrunta bada ere,
arrunta delako!
Artoa aletzen,
alea artotzen.
Lehertzeko zorian
lokotxaren azpian,
gonapean,
katekorratzean,
tximistatik trumoirako bidean.
Hezurren azpiaren beste aldean nago.

Hezurren azpian,
mendien gainean,
aurrean
artean
atzean
lehertzeko zorian.
Hondamendi bat naiz,
zu bezala.
Lehertzen naiz lehertzeari utzi
eta berriz lehertzeko.