Extrasistolea (The Yuzu Sessions)
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Maite Larburu: musika, hitzak, ahotsa, biolina
Karlos Aranzegi: bateria
Carlos Taroncher: klarinete baxua
Juanbau Larburu 'Flaut': zuzeneko soinua
Jantzi ezazu gona
eta entzun haizeak
hor azpian dioena;
jantzi ezazu gona!
Zapaldu ibili dudan bidea,
karraskatu zure hortzak nireen tokian,
igo trapuzko zaldi basatira,
ez izan beldurtia...
Batzuetan,
gonari ez zaio gustatzen gauez bakarrik ibiltzea;
besteetan,
horixe da gustatzen zaiona, ai gona!
Gona marimandona!
Dona, dona, katona... jantzi gona!
Erraza zaizu, bada,
nirearen ertza altxatzea,
ai!, nire grina epaitzea,
gerria kentzea,
dakidan gutxia kuxkuxeatzea,
nitaz duzun irudia juzgatzea,
batez ere,
ile gris jaio berria,
edertasuna, adina, grina,
batez ere,
grina epaitzea;
erraza da grina epaitzea...
Baina behin bada ere,
jantzi ezazu gona!
(Bakarrik eta isilik egingo duzu hori ondoen;
haizeak azpian dioena, zer ona!!)
Gona marimandona!
Ez zaio gustatzen gauez galduta sentitzea;
besteetan,
azpildurak koskaka ekartzen dizkio izar guztiak...
Zaila da aurreikustea;
zer nahi duzu nik esatea?
Ahizpa, lehengusua,
laguna, amona, aitona
jantzi zuk zurea!
Gizona, jantzi gona!
Baina eskatzeari egin uko, abandona...
ezin da eman gona, haizea eta nire artean dagoena.
Dona, dona, katona... gona!
Ezin da eman gona.