Ahaztezinezko segundu hura,
taupadarik gabe gelditu zinena.
Arimak egin zizun izar txikia.
Argi bizizko urrezko dirdira.
Izar arteko ametsen estalpean,
maitasun ohatze goxo batean.
Zauden tokian besarkatzen zaitut,
hemen, nire besoen artean.
Segundu batean,
bizitzk bira eman zuen,
zorigaitzaren ilunpean,
nahigabean.
Eta ikusi zintudan
zilarrezko belardietan,
izar dirdira birekin,
begietan.
Zerbait gaizki egin nuen,
zigortu izan dut neure burua.
Baina orain badakit lasai zaudela.
Izar txiki bat zara,
dirdira egiten duena.
Gauero kulunkatzen zaitut, besoetan.