Malkoak begietan.
Gure sorterriaz oroitzean.
Ihesak gatibu hartzen gaitu,
aukera bakarra hori denean.
Denbora badoa.
Ilargi honen loa.
Galdetzen dut,
non ote zauden
eta,
oin hotsak
isildu ote diren.
Denbora badoa,
ezinaren malkoa.
Galdetzen dut,
non ote zauden,
eta tiro hotsak
isildu ote diren.
Iraganean ez naiz geldituko.
Laino beltzak utzi ditut atzean.
Eguzki printzek argituko al dute
ezkutatzen diguten egia.