Beñat Bidegain musikariaren (Azalera, Keu…) bakarkako proiektua da Mahl Kobat. Egileraren hitzetan, “Sufjan Stevens izan da nire erreferenteetako bat eta bere ahots hauskorra inspirazio iturri handia izan da niretzat. Horrez gain, Madison Cunninghamen gitarra jo eta ulertzeko modu karakteristikoak eta John Fruscianteren hitz gordinek asko eragin dute sormen prozesuan”.