Berriz begiak itxi, eta ez hago
Saiatuko naun geroxeago
Gela ez dun aspaldi egon hain isil
Ametsak hastean ikusten haut soilik
Patuak hala erabakita
Urria atorra beltzez jantzita
Lehenengoz huts egin dun zita
Besarkada bat zorretan utzita
Aldameneko oheko tipa
Berriz begiak itxi, baina ez hago
Saiatu arren geroxeago
Imajinatzen dinat ohe ertzean
Izango haizela irekitzean
Izarapean ahuspez jarrita
negar egiteari utzita
Oroituko haut gaurtik hasita
Irribarrez eta begi bat itxita
Aldameneko oheko tipa