Amaia Orejak eta Kristina Solanok osatu zuten M-n Ezten taldea. Aurretik trikitilari bikote gisa ibiliak ziren erromeriaz erromeria. Taldea osatutakoan, pop estilora bideratutako abestiak sortzen hasi ziren eta musikari askoren laguntzarekin ondutako disko batean bildu zituzten. Zuzenekoetan, Michel Longaron, Mikel Atxaga eta Ruben Caballero izan zituzten taldekide.