Zure begiak ikusi ditut
Gaur goizean esnatzean
Munduari zabalik zenitun
Haien forma berezi hortan.
Negua gure barnean da
ta kaleak daude gure zain
Hartu txirrinda eta goazen
ateak eguzkiari zabaltzen
Munduari aurre egiteko modu bat duzu
Bakarra eta zeurea,
erabat librea.
Begiak zabalik.
Bihar ez gara ikusiko
Esan didazu barrez
ta orain goizetan gogoratzen naiz
Urruti dauden zure begiez.
Etorri, urrutiko parkeetan
utzi gorputzari lasaitzen
Sugandilak eguzkitan lez,
Gure malkoak lehortu arte.