Gauza asko eduki eta ez gara gauza izan
Askatasunari beldurra gainditzeko
Itoaldia uxatzeko morroi izan behar?
Banakotasuna galdu artaldearen alde
Erich Fromm gogoan, ezberdin izan gaitezen.
Txalotzen dena al da egia bakarra?
Erich Fromm gogoan, biofilia
suntsiketaren aurrean maitasuna
Liberalismo basatiaz ez gara liberatzen
Hau ez da nik nahi nuen gizartea
Frommen ideiak ez ditut ahaztu nahi
Baina ideia ustelak ezin dut burutik kendu