Azken esperantzaren guda (Noain 1521-2021)
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Marrazkiak: Martintxo Altzueta
Bideo muntaia: Irati Martin, Ander Hernandez
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Marrazkiak: Martintxo Altzueta
Bideo muntaia: Irati Martin, Ander Hernandez
Urrundik dator etsaiaren burrunba.
Mila, bi mila, hiru, lau, bost, ia sei mila.
Dozenaka idi kanoietatik tiraka.
Gaztelua inguratu eta aurki da erasoa.
Harresietan gora, lehenengo saiakera.
Kanoikadak ondoren etengabe kolpekatzen.
Zuloa egin arren sutsua da defentsa;
erasoari aurre egin zaio beste behin.
Leialtasuna ez da negoziatzen
eta gaztelu galtzea garesti salduko da.
Zazpi egunez
Jakue Belatz Medrano
bigarrenez Amaiur defendatzen.
Sekula irabazi ez den
ohorerik behinena
irabazi zuten Nafar zintzo horiek.
Miranda konde espainiarra zauritua izan da,
harri batek kendu dio irribarre harroa.
Erdiko kuboa minatua izan da,
Defentsa eragotzita, gaztelua galdua da.