Azken esperantzaren guda (Noain 1521-2021)
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Marrazkiak: Martintxo Altzueta
Bideo muntaia: Irati Martin, Ander Hernandez
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Marrazkiak: Martintxo Altzueta
Bideo muntaia: Irati Martin, Ander Hernandez
Odolez eta malkoz bustita geratu dira Noaingo zelaiak.
Arestian erresuma zaharra usurpatzaileengandik askatu arren,
galtzaile irten dira oraingoan Nafarrak hiriburutik hurbil.
Baina bizirik atera direnek ez dute amore eman;
eta indarberritu ondoren Baxenabarrera abiatu dira,
erresistentzia berrantolatzeko asmoz.
Amaiurko gaztelua berreskuratu eta bertan gotortu dira.
Amaiur, bizi ala hil.
Amaiur, gure herriaren epikaren izena.
Amaiur.
Zein hauskorra den herri baten ametsa
eta zein irmoa bere borondatea.
Zelaian garaituek ez zuten amore eman.
Aukera baten bila, azkena izan daitekeena.
Amaiur, Amaiur, gure epikaren ikur.
Erresumari leialei betiko argia.
Ehun bat lagun, zazpi zaldun,
Jakue Belatz Medrano aurrean.
Amaiurko gaztelua berreskuratu eta
etsai armadaren zain emeki gotortu dira.