Etxea utzi, autoan sartu
bidea egin bidea segi
norarik gabe, nigandik ihes
ezerk ez dit egiten abegi
Bada beste bizitzarik
beste jende, beste kale, beste herri
beste beldur, beste kezka
eta aberri adina atzerri
Denbora luze da
begira atzera
ezin dut izan
lehengo berbera
Distantzia ez da muga
noiz da gu, noiz da bestea
leku eta jende, zu eta ni
galderekin egina nire katea.