Zu eta nik, arrotz dirudigu
hain hurbil ta hain urrun
hain ezezagun
Zu eta nik egin dezakegu
onaz eta txarraz
egin ezinezkoa den zerbait
Zu eta ni, Zu ta ni
Nik eta zuk zer egin dezakegun…
erabiltzen ditugun hitzak, hitsak direnean
eta ezin asmatu, zer izango garen
ez dizut esanen zer putzu hondoan sartu naizen
Oh! ez dut jakin nahi!
Oh! ez dut jakin nahi!
Oh! ez dut jakin nahi guztia zutaz
Oh! ez dut jakin nahi, eta zuk ez duzu jakin behar
guztia nitaz
Zu eta nik, arrotz dirudigu
hain hurbil ta hain urrun
hain ezezagun
Zu eta nik egin dezakegu
onaz eta txarraz
egin ezinezkoa den zerbait
Zu eta ni, Zu eta ni (bis)