Lurrean eserita,
mundua amaitu da.
Ezer esan gabe
gaude biok begira.
Inork ez dio agur...
baina denak etxera.
Ia mozkortu gabe,
hondo-hondoan gaude.
Hemen nintzen geratu,
nola hau gorrotatu?
Infernua da hurbil:
eta ni zaldiz nabil.
Ez da behar asko
bizkarra apurtzeko...
Itsaso berririk
ba ote bilatzeko?
Zapata dantzan
darabilt airean...
Arazoak ahaztu
hona iristean.
Aizu, aizu:
inor ez da hiltzen:
jokoa ez da amaitzen…
Inor ez da hiltzen
ate-joka inor ez dator.
Nahiz aldatu bai:
ez da hiltzen,
ez da hiltzen,
ez, inor ez.
Arreba ez dut zaindu,
arrotz gara elkarren.
Udaro deitu arren,
bihotza hark non du?
Txikia zela
eta mundua handi:
hartua nintzela
zioten sinestarazi
Zikin espaloian,
haur-jolasen sasoian.
Odola belarretan,
botila apurtu bat.
Inor ez da hiltzen
ate-joka inor ez dator.
nahiz aldatu bai:
ez da hiltzen,
ez da hiltzen,
ez, inor ez.
Kantu oro maita,
nahiz ez ulertu dena:
arraroa denari
zeuk lagundu bukatzen.