Mendi eze, ikurrin eder,
aske nahi zaitut haxian.
Hamar gazteren lerdena
makila luzez bidian
Mendi-bitxidor berdiok,
arin hor duaz kantari:
"Dana emon bihar yako
maite dan askatasunari"
"Dana emon bihar yako
maite dan askatasunari"
Ta ixil dago arratsa
Euskadiko lur gañian
Hamar gazteren lerdena
makila luzez bidian
Gaztedi horren didarra
bai dala didar zorija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil herrija.
Askatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itsasuak.
Hor duan hozte-aldera
aberri-miñez kantari!:
"Dana emon bihar yako
maite den askatasunari".
Gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez.
Lañuan baño tiro hotsak:
bedartza da ager odolez.
Ikaraz duaz usuak,
mendija dago isillean.
Hamar gazteren lerdena
bizitza barik lurrean!
Eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
"Dana emon bihar yako
maite dan azkatasunari"!