Lorratzak

Lorratzak

  • Andoain (Gipuzkoa)

Haur baten lehen pausoak

Udazken amaieran, azken hosto ximelak 
Lurrean pausatzen ziren unean 
Ikasi nuen oinez 

Lur umela hanka azpian, elur usaina inguruan 
Eta kristalezko zapata pareak oinetan 

Oinetan, oinetan... 

Helmuga bat, beharturiko helmuga bat 
Eta bide bakarra 

Gazteluak amets, printzeak desira 
Baina begirada, hanketan pausatu eta... 
Gazteluak amets, printzeak desira 
Baina begirada, hanketan pausatu eta... 
Oinutsik, oinutsik, oinutsik... 

Gazteluak amets, printzeak desira 
Baina begirada, hanketan pausatu eta... 
Gazteluak amets, printzeak desira 
Baina begirada, hanketan pausatu eta... 
Oinutsik!