Denborarekin jolasean atzera ta aurrera
Badirudi atzo izan zela loretxo hura
Landatu genuen eguna
Hain txikia, hain hauskorra
Segituan finkatu zituen, sustraiak lur umelean
Leku epel eta goxo baten bila
Jakintza tantaz ureztaturik laster
Hasi zen hazten, indartsu, harro, zerura begira
Negua ere iritsi zen, hotza oso hotza
Baina elur maluten artetik urtero lez
Ernetu ziren loreak, loreak
Zuek ere hamaika udaberri igaro dituzue
Eta iritsi zaizue birlandatuak izateko garaia
Lorontzi txiki hau handiago batez
Ordezkatzeko garaia, bidean ordea
Jadanik utziak dituzue hostoak, loreak
Baina zuen lore usaiak, betirako
Betirako iraungo du
Lorontzi txiki eta xarmant honetan