Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik
Denik eta bizitza bakarra bizi dutelako
Entzun, astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori
Begira erlojuetako orratzak, uneka, uneka herdoiltzen
Zenbat gauza utzi dudan estalita bazterretan
Edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean
Eta zenbat aldiz galdu naizen behe-lainotan
Basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin
Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik
Ene bihotzean, eguzkia gurpil ahul bat da
holaxe...
Ez dezadan gehiago entzun, begiratu ez pentsatu
Bizitza hau, bakarra delako
Gal ez dadin, ibili ez eta sentitu ere ez
Harriak legez izan nahi dut
Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua
Lekua besterik ez izan
Hurrin deritzan aberrian