Larru berrituz dator sugegorri hori
Ilea urdindu zaio atso zaharrari
Egunik egun datoz egunak aldatuz,
Biharrak gaurtzen eta etziak atzotuz
Mundu honetan dena sortzen da
Aldatzeko larara...
Mundu honetan dena sortzen da
Aldatzeko
Aldatzen da mundua aldatzen norbera
Aldatzen erantzuna aldatzen galdera
Den dena da aldatzen ez bada momia
Aldatzen da azala aldatzen mamia
Mundu honetan…
Baina ez da aldatzen, zerbait ene baitan
baina ez da aldatzen
Baina ez da aldatzen, zerbait ene baitan