2022.05.31
Lor

Lor

  • 1998 - 2009
  • Elorrio (Bizkaia)
  • Rocka

718 km

Gaur ere amestu dut,
elkarrekin ginela
aske izan ginen leku batian,
zure betiko irria, berriz begiratzian
taupadak azkartzen zaizkit barnian

Oheko ohial hauek,
akordatzen didate
ehundaka kilometrotan zarela,
gure arteko gutunetan
une latz hauek gainditzeko
denon babesa beharrezkoa dela

Bihar ere
hemen izango nauzu
inoiz baino gertuago
ta distantzia
ez da muga izango
gure artekoa hausteko

Denbora igarotzian, ezer ez aldatzian
dena berdin jarraitzen duela bertan,
bakarrik etzaudela, ni bezela asko direla
zutaz inoiz ahaztuko ez direnak

Ziur egon zaitez laztana
gertu egongo naizela
datorrenari aurpegia emateko
bide luze honetan, iritsiko da eguna
bakoitzari berea emango zaiona

Bihar ere
hemen izango nauzu
inoiz baino gertuago
ta distantzia
ez da muga izango
gure artekoa hausteko

Harrokeriak, indarkeriak
ez gaituela bananduko
harrokeriak, indarkeriak
ez gaituela bananduko

Eutsi gogor orainari
eta heldu geroari

Ta bihar ere
hemen izango nauzu
inoiz baino gertuago
ta distantzia
ez da muga izango
gure artekoa hausteko

Ta bihar ere
hemen izango nauzu
inoiz baino gertuago
ta distantzia
ez da muga izango
gure artekoa hausteko

Ta bihar, ta bihar,
ta bihar ere