2015.11.10
Lisabö

Lisabö

  • 1998
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Post-hardcorea
  • Webgunea

Atzera

Egun bat nonahi
play_buttonadd_button
EROSI

Egun bat nonahi

2002 - Acuarela


Gau minean(Hitzak: Martxel Mariskal-Musika: Lisabö¶)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Goiz euria(Hitzak: Martxel Mariskal-Musika: Lisabö¶)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton
Egunaren begietan(Hitzak: Martxel Mariskal-Musika: Lisabö¶)
facebook iconfacebook icon
play_button
add_buttton

Formatua: EP


Iraupena: 17' 42"


Argi kodea: nois 028


PARTAIDEAK

  • Aida Torres, bateria
  • Maite Arroitajauregi, biolontxeloa
  • Karlos Osinaga, baxua, gitarra, ahotsa
  • Ivan Zabalegi, bateria
  • Javi Manterola, gitarra, ahotsa

GENEROA

Post-hardcorea

1998. urtearen hasieran sortu zen Lisabö, eta urte bereko uztailean eman zuen lehen kontzertua, Kataluniako Aina taldearekin. Hasiera hartan, Karlos Osinaga (baxua eta ahotsa; Zorrotz eta Kashbad taldeetan aritutakoa), Imanol Oiarzabal (gitarra eta ahotsa; Zorrotz eta Illusions taldeetako kide ohia), Javi Manterola (gitarra eta ahotsa) eta Ivan Zabalegi (bateria; Donut taldean ibilitakoa) ziren taldeko kideak. Hurrengo urtean beren lehen maketa grabatu zuten, eta taldea bera arduratu zen grabazioaz, diseinuaz eta banaketaz. Handik gutxira, Imanol Oiarzabalek taldea utzi zuen, eta hirukote moduan jarraitu zuten. 1999ko urrian, Fugazi taldeak Bergarako (Gipuzkoa) Jam aretoan eskaini zuen kontzertua hasteko aukera izan zuten, eta taldekideentzat une hunkigarrienetako bat izan zen hura. Aurrerago, Portobello Bones eta Sleepers taldeekin ere aritu ziren zuzenean, baina taldea ez zen erabat finkatu Aida Torres bateria jotzailearekin laukotea osatu arte. Bi bateriarekin jotzeko ideia modu naturalean sortu zen, entsegu lokalean bi bateria zeudela aprobetxatuz probatzen hasi baitziren.

98

Ivan Zabalegi, Aida Torres, Karlos Osinaga eta Javi Manterola (2002).

Fermin Muguruzarenbitartez, Esan Ozenki diskoetxeak lehen diskoa grabatzea proposatu zien. Ezarian(Esan Ozenki, 2000) Fugazi, Shellac eta Slint taldeen eraginpean osaturiko lana izan zen, diseinu erakargarriz aurkeztua. Taldearen ezaugarri garrantzitsuenetakoa agerian gelditzen da disko horretan: tentsio eta intentsitatez gainezka dauden kantuak sortzeko gaitasuna, Karlos Osinagak erraietatik abesteko duen erak areagotua. Bi bateriek soinu berezia eta zuzenekoetan presentzia izugarria ematen diote taldeari, talde gisa konpenetrazioa handituz. Diskoak oso harrera ona izan zuen zenbait musika aldizkaritan (Mondosonoro, Rockdelux), urte hartan Espainiako Estatuan kaleratutako onenen artean aukeratu baitzuten. Halaber, Anari, Lisabö eta Dut taldeek egindako bira urteko onena izan zen, azken aldizkari horren arabera

Bi urte geroago, Egun bat nonahi (Acuarela, 2002) kaleratu zuten, hiru abestiz osaturiko EPa. Taldea Aida Torresek, Karlos Osinagak, Maite Arroitajauregik (biolontxeloa; Mursego), Ivan Zabalegik, Martxel Mariskalek (Beti Mugan taldean aritutakoa, eta hitzen egilea) eta Javi Manterolak osatu zuten. Donostiako Plaza jaialdiaren enkarguz prestatutako ikuskizun baterako sortutako musikaren zati bat jaso zuen taldeak lan horretan. Handik gutxira, Javi Manterolak taldea utzi zuen, eta Amodio izeneko proiektua sortu zuen, Aurelien Rotoreau belgikarrarekin batera. Gitarrak eta sanplerrak erabiliz, ia guztiz instrumentala zen disko bat grabatu zuten, Amodio Vol. 1 (Metak-Pil Pil Sessions, 2004).

Bitartean, Lisabö isilaldi luze batean murgildu zen. Azken emanaldia Kashbad taldearen agurreko biran eman zuen. Manterolak taldea utzi eta gero, Lisabören etorkizuna ez zegoen garbi. Hala ere, bi taldekide berri zituela, Ion Yugeros (baxua) eta Eneko Aranzasti (gitarra), 2005. urtean itzuli zen, beste lan batekin: Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak (Metak-Pil Pil Sessions). Desioaren gaineko disko kontzeptual horretan -hitz gehienak Martxel Mariskalek egin zituen-, gustuko zituen hainbat talde eta abeslarirekin lan egin zuen Irungo boskoteak: Experience, Akauzazte, Manta Ray, Anari, Xabi Erkizia, Kahrlo Desastre… Baina zuzenekora eramateko zailtasunak zirela medio, taldeak ez zuen diskoa aurkezteko emanaldirik eskaini. Tarte horretan, berriz, Mikel Laboaren Xoriak 17 diskoan (Elkar, 2005) parte hartu zuen, Orduan kantuan hain zuzen.

3315

Karlos Osinaga, Ion Yugeros, Ivan Zabalegi, Eneko Aranzasti eta Javi Manterola (2007).

Lau urtez kontzerturik eman gabe igaro ostean, 2006ko abenduan itzuli ziren zuzenekoetara, DurangokoPlateruena kafe antzokian, berriz ere Javi Manterola taldean zelarik. Haatik, Aida Torresek taldea utzi behar izan zuen, osasun arazoak zirela medio. Orduan, Eneko Aranzasti jarri zen baterian. Bi hilabete geroago, Ezlekuak (Bidehuts, 2007) kaleratu zuten. Metak diskoetxea itxi ostean Lisabök berak, Anari, Hotel eta Inoren Ero Ni taldeekin sortutako Bidehuts plataformaren lehenengo ekoizpena izan zen Ezlekuak. Creative Commons lizentziapean argitaratu zuten, CD eta binilo formatuetan. Aurrekoetan bezala, Karlos Osinaga arduratu zen grabazioaren arlo teknikoaz, eta kantuen hitz guztiak Martxel Mariskalek egin zituen. Berriz ere oso kritika onak jaso zituen Lisabören lan berriak: Entzun! aldizkariko erredaktoreek 2007ko diskorik onena aukeratu zuten Ezlekuak; Bartzelonako Rockdelux aldizkariak Espainiako Estatuan kaleratutako urteko diskorik onenetan bigarrena zela iritzi zion, eta haien zuzenekoa urteko onena.

Azkena rock festival 2012.  Lisabo.

Gasteizko Azkena Rock jaialdian, 2012n. (Raul Bogajo / Argazki Press)

Bartzelonako Primavera Sound jaialdian, Madrilen eta Sevillan aurkeztu zuten diskoa, Euskal Herriko hainbat lekutan ez ezik. 2008ko abenduan agurtu zuten Ezlekuak diskoko bira, Irungo Tunk aretoan. Aldi berean, Inoren Ero Ni taldearekin partekaturiko single bat kaleratu zuen, “Denboraren artaziak” kantuarekin. Hilabete batzuk geroago, Ion Yugerosek taldea utzi zuen eta 2010eko martxoan Xabier Zabala kide berria hasi zen taldearekin entseatzen.

Taldearen hurrengo diskoa 2011. urtearen amaieran heldu zen. Animalia lotsatuen putzua-k (Bidehuts) sei kantu biltzen ditu, eta taldearen orain arteko diskorik muturrekoena da, bost musikariek zuzenean “disfrutatzeko” egina. Berriz ere Martxel Mariskalek sortu zituen kantuen hitzak. Diskoak kritika ezin hobeak jaso zituen kaleratu orduko musika aldizkari espezializatuetan eta hainbat blogetan. Rockdelux aldizkariak urteko diskorik onena aukeratu zuen Espainiako Estatuan egindakoen artean.

Durangoko Liburu eta Disko Azoka-ren barruan kontzertu bat eskaini ostean, 2012ko otsailean hasi zen Lisabö diskoa zuzenean aurkezten, Gasteizen, Donostian, Tolosan, Pontevedran (Galizia) eta Bartzelonako Primavera Sound jaialdian, besteak beste. Kontzertuotan seikote gisa aritu zen Lisabö, Joseba Ponce (Dut, Kuraia) taldearekin baxua jotzen hasi baitzen. Birako azken kontzertua 2013ko apirilaren 27an eman zuten, Bilboko Kafe Antzokian.

3825

Goiko lerroan, Karlos Osinaga, Eneko Aranzasti eta Xabi Zabala. Behekoan, Martxel Mariskal, Ivan Zabalegi eta Javi Manterola. (Galder Izagirre)

Lisabötik kanpo, Karlos Osinagak soinu teknikari eta ekoizpen lanak egin ditu beste talde askoren diskoetan: Askatu korapiloa (Dut), Zebra, Irla izan (Anari), Jaio.Musika.Hil (Berri Txarrak), Begura (Miztura), Doppler (12Twelve), More Light (Nisei), Pleistozenoko astelehenak (Jupiter Jon)…

Testua: Xabier Doncel

Atzera

Oinazearen intimitatea

Bonberenean